Gaur egungo egoera ekonomikoak zorren arazoa haunditzea sortarazten du, zordun eta hartzekodunen arteko arazoak zabalduz oraindik gehiago.

LOBATO ABOGADOS bulegoan problematika honen legezko tratamendu osoa lantzen dugu, bai judizioz kanpoko bidetik, ahal bada, bai judizialki, beti ere saiatuz alderdien arteko akordio bat lortzen. Geure jarduera hurrengo eremuetan nabarmentzen da:

1.- Egoeraren azterketa: Bezeroarentzat zorraren legezko egoeraren diagnostiko bat egiten da, akzioen bidezkotasuna kontutan hartuz eta kobrantza aukerak (bezeroa hartzekoduna bada) edo ordainketari uko egitearen ondorioak (bezeroa zorduna bada) kontutan hartuz.

2.- Zorraren ordainketaren negoziazioa: Alderdien arteko akordioa lortarazten saiatzen gara demanda aurkeztua egon ala ez (beti ere bezeroak jarduera egokitzat jotzen badu gure aholkularitza lañaren ondoren), izan ere akordioak prozesua gelidarazi edo bukatu baitezake.

3.- Judizio bidezko erreklamazioa: Bezeroen izenean demandak aztertu ta aurkezten dira (edo bere aurkako demandak erantzuten ditugu), bezeroa aholkatuz jarraitu beharreko prozeduraz, bide judizialaren pausu guztiak jarraituz, helegiteak eta intzidenteak barne. Halaber, gure jardueren artean aipatu daitezke beharrezkoak diren frogen eskeintza eta praktika, epaiketara joatea, idatzien aurkezpena eta beste legezko beharreazkoak diren ekintzak.

4.- Epaien exekuzioa: Bezereon izenean epaien exekuzioa proposatzen da epaitegietan (edota bezeroaren defentsa baldin eta bera bada exekutatua), legezko akzio guztiak erabiliz bezeroaren interesen defentsan, hala nola bahiturak eskatu, enkanteak, etab.