Geure bulegoaren jarduera eremu honetan azken borandatearen xedapenen formalizaziora (testamentuak) zein beste inguruabarretara zuzendua dago, hala nola persona zenduen oinordetzaren onarpena, onuradunen arteko akordioetara iritsiz edo epaitegietara joanez.

a) Azken borondatearen xedapenak:

Geure bulegoan hurrengo eremuei buruz aholkatzen dugu:

  • Testamentuak: Testamentuen formalizazioa burutzen dugu testatzailearen borondatearekin bat datozen klausulak erantsiz, oinordeko, legatari zein beste parte-hartzaileen izendapena eginez eta oinordetzaren banaketa, onarpena, ondasunen banaketa eta legezkoak diren beste xedapenak erantsiz.
  • Bizi testamentua: Bizi testamentuaren formalizazioa eta legeztatzea egiten dugu, horren bidez bermatu dadin sinatzailearen borondatea istripu larri baten ondorioz edo heriotzaren ondorioz: Tutoretza eta ondasunen administrazioa, bide artifizialen bidez bizitzan mantentzea, gorpuarekin egin beharrekoak (ehorzketa, errausketa, etab.).

b) Oinordetzaren onarpena:

Pertsona baten heriotza etortzen denean oinordetza eskubideak sortzen dira, geure lana izango delarik aztertzea ea onuragarria den ala ez bezeroarentzat oinordetza onartzea oinordetza masa integratzen duten ondasun, eskubide eta zorren arabera. Era berean, onarpenaren unea heldu arte egin beharreko tramite guztiak betetzen dira.

  • Seme-alaba, ondorengo, ezkontide alargun, aurreko ahaide zein beste sendiko kideei aholkatzen zaie beraien eskubideei buruz, kausatzaileraen bizitzan dohaintzak gertatu diren ala ez kontutan hartuz, desoinordetze zioak…
  • Beharrezkoa balitz, kausatzailearen ondasunen balorazio ekonomikoa egiten dugu oinordetzaren onarpena merezi duen ala ez ikusteko, ondasunen banaketa modu desberdinei buruzko informazioa emanez, beti ere kontutan hartuta ikuspegi eta ondorio fiskalak.
  • Oinordetza onartzeko beharrezkoak diren dokumentu guztiak lortzen ditugu.
  • Ab intestato oinordetzaren onarpena tramitatzen dugu, bai judizio bidetik zein notaritzatik.
  • Oinordetzaren onarpenerako beharrezkoa den notaritza idazkia prestatzen dugu, balorazio, banaketak, ezeztapenak ezarriz, kontuta harturik beti ikuspegi eta ondorio fiskalak.

c) Oinordetzari buruzko judizioak:

Oinordetzara deituak daudenen artean gatazka sortuko balitz ala oinordetza onartzeko edozein arazo badago, abokatuaren partehartzea beharrezkoa izango da judizioz kanpoko akordio batera iritsi ahal izateko edo, hau ezinezkoa bihurzten bada, bide judiziala hasteko.

Zentzu honetan:

  • Oinordetzara deituak daudenei judizioz kanpoko erreklamazioak egiten zaizkie.
  • Oinordetzari buruzko prozedura judizialen fase guztietan parte-hartzen da.
  • Ezezagunak diren oinordekoak baleude, beraien egonguaren informazioa ikertzen dugu; hau ez lortzekotan, ausentzia deklarazioak sustazten dira eta, beharrezkoa balitz, heriotza judizio deklarazioa.