Kontratu mota guztien planteamendu, negoziazio eta idazketa kontutan hartuta legezko baldintza guztiak, ondorio ekonomikoak, zergak, etab.

Baita ere jadanik sinatuak aurkitzen diren kontratuei buruzko kontsulta zein galderei erantzuna ematen diegu: betearazpenaren ondorioak, aukerak eta exekuzio motak, iraungipenaren ondorioak, etab.

Era berean, kontratu-urratzeen aurkako demandak eta erreklamazioak burutzen ditugu; hots, baita ere bezeroen defentsa burutzen da hauek demandatu gisa aurkitzen direnean.

Gure lan eremu hauetan betetzen da batipat:

  • Kontratu zibilak: Higiezin zein beste ondasunen salerosketa, etxebizitzen alokairua, industria eta negozio lokalen alokairua, usufruktuak, etab.
  • Merkataritza kontratuak: Merkagaien salerosketa, horniketa, komisioa, agentzia, nazioarteko kontratuak, etab.
  • Lan kontratuak: kontratu mota ezberdinen idazketa, lan baldintzen funtsezko aldaketak, mugikortasun geografikoa, funtzionala, etab.
  • Kontratu administratiboak: eskaintzak, enkanteetan parte hartzeko dokumentazioa prestatu, herri arduralaritzarekin akordioak, etab.