LOBATO ABOGADOS bulegoak parte hartzen du higiezinen arloan legezko eremu osoan, salerosketa edo eskuratzen den unetik, legeztatzea, higiezin kontratuak idaztea eta honen inguruan sor daitezken arazo guztiei erantzuna ematea.

Gure jarduera ondoko eremu hauetan murgiltzen da:

  • Higiezinen salerosketa: guztizko balorazioa zergak, merkatua eta desjabetzapen efektuak kontutan hartuta, baldintzen negoziazioa, kontratuen idazketa eta formalizaioa, hipotekak, etab.
  • Jabetza horizontala: higiezinen egokitzapena legeari, estatutuen sortzapena eta aldaketa, jabeen batzarrak, erreklamazioak, etab.
  • Higiezinen arrendamentuak: landa, hiri zein industria arrendamentuak idatzi eta formalizatu, arrendamenduordeak, erreklamazioak, etab.
  • Beste higiezinei buruzko kontratuak idatzi: dohaintza, trukea, zentsuak, besteren artean.
  • Eraikuntzaren zuzenbidea: eraikuntza berriak, erreklamazioak, etab.
  • Higiezinen legeztatzea: mugaketak, higiezinen banantzeak zein elkarketak, jabetza espedienteak, katastroaren datuak errealitatera moldatu, obra berrien deklarazioak, obren legeztatzea, etab.
  • Jabetza, edukitza, salerosketa kontratuaren urratzea, arrendamentuak, kaleratzeak eta beste hainbeste gaien prozedura judizialetan parte hartzea eta aholkularitza.