Geure bulegoan erantzuna ematen diegu bikote egonkorren erlazio ekonomikoen erregulazioari (ondasunen banaketa, egitatezko bikoteak, bikoteen arteko akordio mota guztiak, seme-alabei buruzko akoridoak, etab.) Era berean, bikoteak banatzen direnean sortzen diren arazoei ere erantzuna ematen zair (dibortzioak, irabazien sozietateen likidazioak, erkidegoan dauden ondasunei buruzko demandak, seme-alaben zaintza, pentsioak, etab.).

Esan bezala, bikoteek elkarrekiko dituzten erlazio ekonomikoei buruzko aholkularitza ematen da, bikoteak ezkontide, egitatezko bikote naiz ezkongabeak izan daitezkelarik, seme-alabak izan ala ez. Gai hauetan beti hartzen dira kontutan alderdien nazionalitatea, auzotasuna eta foru erregimena beti zerga transzendentzia ikuspegi nagusitzat izanik. LOBATO ABOGADOS bulegoan geure jarduera eremu hontan jorrratzen dugu:

  • Ezkonkideen kapitulazio mota guztien idazketa eta legeztapena.
  • Ondasunen sozietateen zein beste errejimen ekonomiko zein ondareen sozietateen likidazioa.
  • Seme-alaben erlazioekiko akordioen idazketa eta negoziazioa.
  • Familioartekoen pentsioak eta beste prestazioak jartzea.
  • Beste mota guztietako akordioak familiartekoen artean.

Bikoteen hausteak: Banaketak, dibortzioak, eliz baliogabetasunak…

Kasu hauetan, egoera desberdinen aurrean egon gaitezke:

a) Baldin eta bikotearen hasutura gertatu bada, edozein izanik beraien arteko errejimen ekonomikoa, ezkonduta egon ala ezkongabeak izan, seme- alabak izan ala ez, saiatuz akordio batera iristen edota, ezean, judizio bidera joanik.

  • Akordioaren engoziazioa aurrera eramaten da eta berau legeztatu.
  • Demanda zein beste egintza judizialak burutzen ditugu.
  • Bikoteen ondasunen eta interesen likidazioak burutzen dugu.
  • Behin-behineko neurriak.
  • Banaketa prozedurak.
  • Dibortzio prozedurak.
  • Eliz baliogabetasun prozedurak.
  • Egitatezko bikoteen errekalamazioak.
  • Bezeroaren aurkako prozeduretan bere defentsa aurrera eraman.

b) Baldin eta bikotearen legezko deuseztapena eman bada, bulegoaren lana zuzenduko da hausturaren ondorioekin zerikusia duten aferak aurrera eramatea (pentsioen ordainketa eza, bisita errejimenaren ezbetetzeak, etab.)

  • Jasan diren ezbetetzeak aztertzen dira eta hauei eman beharreko erantzuna emten da, beti kontutan hartuta ezbetetzeak izan ditzaketen zigor zein zibil ondorioak.
  • Akordioetara iristen saiatzen gara eta, ezean, legezko ekimen guztiak aurrera eramanete ditugu, baita epaitegiatera joatea, beti helburu izanik betebeharren betearaztea lortzeko edota egoera zuzentzeko.
  • Bezeroaren interesak defendatzen ditugu beraien aurkako demandak aurkezten direnean.
  • Pentsioen ordainketa ezaren aurkako erreklamazioak eta epai zein akordioen betetze ezak.

c) Familiako egoeran funtsezko aldaketak eman direnean eta hauek behartzen badute emandako epaia aldatzea, hau zaharkitua ta baliogabe geratzen baita, behin-betiko neurrien aldaketa prozedural aurrera eramaten ditugu.