Geure zerbitzu juridikoak eskeintzeaz gain, LOBATO ABOGADOS bulegoan geure aktibitatearekin zerikusia duten beste zerbitzu profesionalen eskeintza bermatzen dugu, bai barneko kideen aldetik zein kanpoko profesionalen aldetik, hala nola:

Lan, kontabilitate eta zerga aholkularitza

Gai hauetan espezializaturik dagoen Aholkularitza Bulego batekin lankidetzan aritzen gara, entrepresa zein partikularrei zuzenduriko osoko aholkularitza eskeintzen delarik legezko betebeharren egikaritzan, enpresariari sortzen zaion karga handia gainetik kenduz.

Higiezinen kudeaketa

Higiezinei buruzko operazioen kudeaketa osoa bermatzen dugu fase guztietan: higiezinen salerosketak, errentamenduak, usufruktuak, jaraunspenak, dohaintzak, etab. Honen islada izaten da saltzaile zein erosleak bilatzea, kontratuak idaztea eta formalizatzea eta hauei dagozkien errejistroetara eraman zein kudeaketak guztiak burutzea, eta likidatu beharrezko zergen kudeaketa, beste batzuen artean.

Datuen babeserako lege organikora egokitzea

Entrepresen egokitzapena Datuen Babeserako Lege Organikora burutzeko beharrezkoak diren aholkularitza zein kudeaketak eskeintzen ditugu, datu-baseak dagozkien errejistroetan alta emanez eta legezko betebeharren egikaritza errazteko beharrezkoak diren eskuliburuak idatziz.