Gure bulegoak bezeroei guztizko aholkularitza eskeintzen die herri arduralaritzarekin dituzten erlazioetan (Estatuarekin, Erkidego Autonomoekin, Foru Aldundiekin, Udaletxeekin eta beste edozein toki erakundeekin). Bulegoaren helburua izango da herri arduralaritza horiek egiten dituzten ebazpenak bezereon eskubideekin bat etortzea, eta hori emango ez balitz aurkapena aurkeztuz, zuzenbide kontrakoak izango balira, bai idatziz zein negoziazioen bitartez.

Espezialitate honetan bulegoan jarduten diren eremuak hauek dira:

  • Hirigintza eta desjabetzapenak.
  • Zerga zuzenbidea: Zerga aitorpenak eta ikuskaritza, kudeaketa zein bilketa prozeduren ahlkularitza.
  • Ingurugiroaren zuzenbidea: Alegazioak, ixun espedienteak, etab.
  • Bide administratibo zein administrazioekiko auzietan jarraitzen diren prozedurak: Eskakizunak, alegazioak, helegiteak, demandak eta beharrezkoak diren idazkien aurkezpena.

Zerga eremuan, hurrengo zerbitzuak eskeintzen dira bulego honetan, aholkularitza fiskal baten laguntza izanik:

  • Zerga gaian zerikusia duten operazioen analisi zein aholkularitza eta txostenak burutzea.
  • PFEZa, BEZa, Sozietateen gaineko Zerga, Oinordetza, Dohaintza zein beste zergen aitorpenaren kalkulua, osaera ta aurkezpena.
  • Bai entrepresa zein gizabanakoen zerga egoeraren erregularizazioa.
  • Foru Ogasuneko Ikuskaritza sailaren aurrean eramaten diren prozeduretan parte hartzea eta aholkularitza.
  • Bilketa eta bahitura prozeduretan bezeroaren interesen defentsa.
  • Bai herri arduralaritzan bai epaitegietan zerga gaiei buruzko erreklamazio, eskaera, demanda zein helegiteen aurkezpena, espedientearen fase guztietan parte hartuz bukaera arte.